XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hau da geurea - pentsatu zuen.
- Zer, bilatu al duzu zure gustukoa? - galdetu zion Nikolasek.
- Ez, ez dago hemen nire gustukorik.
Eta Felipa Nikolasen dendatik irten egin zen.
Zuzen, poliziengana joan zen, komisaldegira.
- Zer gertatzen da? - galdetu zion polizi batek. - Nikolasek bizikleta lapurtuak saltzen ditu.
- Eta ba al duzu horren frogarik
Felipa eta polizia Nikolasen dendara joan ziren.
Poliziak Nikolasi hitz egin zion.
- Andre honek esaten du zuk bizikleta lapurtuak saltzen dituzula.
Nikolas haserre ipini zen.
- Hori ez da egia.
Hori gezurra da.
Andre hau gezurti bat da, gezurra esaten dago.
Poliziak berriro hitz egin zuen.
- Andre honek esan du frogak dituela.
- Gezurra!.
Hori gezurra da.
Felipak bere bizikleta hartu zuen eta poliziaren aurrean Nikolasi esan zion: - Bizikleta hau neurea da.
Nikolasek oso haserre erantzun zion.